|
Joko Olinpikoei jarritako bertsoak |
|
2008.08.07 |
|
Uxue Fernandezek Beijingo joko olinpikoen harira jarritako bertsoak.
Zeuk ere bidali ditzakezu!!! Idatzi
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera.
Atenasetik Beijing-eraino
emanaz pauso tinkoak
kirolariek lortu asmotan
bizitzako exitoak
egin dituzte entrenamendu
gogor, sistematikoak,
ta amaiera bertan duenez
lau urteroko zikloak
mundu osoan dira hizpide
berriz Joko Olinpikoak
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
2008.02.18 |
|

Katuek zazpi bizitza omen dituzte. Zazpi katuk... berrogeita bederatzi??
Badakigu txakurrak eta katuak ez direla sekula ondo moldatu, eta gaur horren lekuko izan dira Bilboko Zazpi Kaleetako gazteak. Txakurrak iritsi eta kolpeka kendu nahi izan dizkiote bat, bi, hiru... zazpi bizitza Bilboko Alde Zaharreko gaztetxeari. Eta gaurkoz lortu dute: 1-0. Itxi egin dute Zazpi Katu.
Gazteek miauka jarraitzen dute, ordea... eta arramazka egiten ere badakite, eta teilatuak inbaditzen, eta jauzi egin ostean lau hanken gainean erortzen eta...
Idatzi zure bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!!!
Txakurrek beti ezin dutenez
bete beraien desira
jarri gaitezen aurrea hartu
eta aurrera begira.
Borrokan segi beharra dago
nahi dugunaren harira;
gazteen aurka ezingo dute,
gure egia hori da.
Beraz, aurrera egin ta eman
gaztetxeari segida
7 katuko talde batentzat
txakurrak 4 katu dira!
Astelehen goizez ustekabean
inguratu zuten Ronda,
desalojatu behar zutela
esan zuten ahots-gora:
txakurrak sartu ziren barrura
eta gazteak kanpora,
gazteen aurka kargatu zuten
eta txakurrak gustora.
Baina berriro okupatua
egon da ta hara froga:
bizi bat kendu diguten arren
luzaroan biziko da!
Manu Goiogana (2008-02-19)
Doinua: "Arratsaldeon eta muxu bat"
|
|
|
2008.02.04 |
|

Garizumaren aurreko garaia dela dio amonak. Baina...
Bizitza ordenatuegiarekiko errebelazioak? Kaosak? Gau batez inoiz izango ez zaren pirata, pailazoa, puta, indioa... izatearen plazerak? Eguneroko mozorroa aldatzeko aukerak eragindako lasaituak?
Zerk egiten ditu ihauteriak erakargarri? Zergatik aukeratu duzu mozorro hori? Zer sentitzen duzu takoi horien gainean? Eta nolakoa da neskaz mozorrotutako mutilari muxu ematearen sentsazioa?
Kendu mozorroak eta erantzun!
Bidali zuen bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!
|
|
|
2008.01.28 |
|

Ea zer dakarkizuen gogora.
Bidali zuen bertsoak (originalak, kopiak, bertsioak, erreproduzituak, stock-ean gordetakoak, deskatalogatuak...)
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!
Piiiiiiiii..............Piiiiiiiii...........Piiiiiiiiii.............
3, 8, 8, 5, 5
4, 5, 1 ta gero 0
Koblariak bilakatü
Ote direa nümero?
Aütoreak direlakotz
Koblari ta bertsulari
Kopiatzeko deretxorik
Eman al düte nehori ?
Bertsione kondu nahi nüke
Agertü egün nire kezka
Koblarien artean ere
Noizko dügü Copyleft-a ?
Eneritz Zabaleta
Airea: Pastorala, hasierako pederiküa
|
|
|
2007.12.17 |
|
Bukatu da, nola bukatu ere.
Zer iruditu zitzaizuen finala? Zer aho-zapore utzi dizue hiru hilabete luzeko txapelketak? Seguru baduzuela esatekorik...
Zorionak, ahaztu gabe, txapeldunari, gure txapeldunordeari (bereziki!) eta beste guzti guztiei.
Nor animatzen da Jon Martinen habanera-egituran gogoetan egiten?
a d
b e
b e
a d
a d
c f
c f
a d
Hor duzue eskema!!! Bidali zuen bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!!
Ia, Martinentzat bihotz-bihotzez, jejejeje
Zer ote da amarrua?
Zer ote kalitatea?
Ez zen kasualitatea
entzun zen zurrumurrua,
entzulegoa galduta...
zer zen, ona? Zer zen, txarra?
Errima zer zen, bakarra?.
Joni ezin galdetuta...
Esperimentu erako
bertsokerak arriskua
haseratik du piztua....
dezima arrotz delako
utzi beste baterako!
A zer nolako liada!
Neurri estuegia da
hain plaza zabalerako...
Iñaki Gurrutxaga (2007-12-18)
Doinua: Habanera
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>
|
| Emaitzak 1 - 9 of 23 |