azala arrow saioetako kronikak
 
saioetako kronikak
Zizurkilgo festa
2009.02.16

zizurkil8.jpg

 

 

 

 zizurkil33.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

Alkondara, soineko, galtza, kantzontzillo eta kulero beltzak soinean. Gitarra ere beltza zen, galtzerdi. Lutoa? Baita zera ere! Festa! Eta handietakoa! Kordobesen txapela jantzi eta, krabelina bihotzean, bertso-flamenkoa egin genuen. Doinu rockeroetan kantatu genuen,doinu berezietan, doinu beti-betikoetan. Izan genituen bertso-paperak, literatura, dantza, trikitixa, une gozoak, umoretsuak, kritikoak... Aitzolen hitzarekin bakarrik definitu liteke: ANTOLOGIKOA. Egia da zutik jarri ziren gehienak lagunak genituela, baina... nolako ilusioa egiten duen!

zizurkil32.jpg

 
Santa-poteo mundiala Getarian!
2009.02.13

imagen_004.jpgimagen_010.jpgBatzuek esango dute sakrilegioa egin genuela: Santa Eskean eskatu genuen bakarra zerbeza izan zen zen, eta musika jaisteko, koplatan egin behar genuela eta. Arrantzaleen artean baserritar jantzita santa-poteoan ateo kuadrilla. Kinki eta kanka makilarekin Getariako aldapa pikoetako adokinetan. Mila esker Harraldekoei jarritako afariagatik!! Ohitura zaharra aldatu genuen, baina ohitura berriak sortu asmoz: datorren urtean berriz!! Irudi guztiak argazkiak atalean dituzue!

 
Hamaika Bertute Markiñan
2009.02.11

markia-xemen_006.jpgmarkia-xemen_003.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitzol Barandiaran eta Urko Egaña Markiñako Gazte Egunean. Puzzleari falta zitzaizkion piezak???

 
Sudurra kentzeko modukoa!
2009.01.13

11_bertute_2.urteurrena_dsc_0104_72.jpg

Sudurra kentzeko modukoa izan zen 3. Hamaika Bertute Eguneko ospakizuna. Goiztiarrenei bertutetar lotienak gehitu zitzaizkien eguerdi partera, eta formalenei bertutetar gautxoriek hartu zieten goizera arteko erreleboa. 

Aipatzekoa Iraia Elias eta Nagore Etxaberen talentua!! Lezio ederra eman ziguten hitzekin baino ez zela inprobisatzen uste genuenoi!

Mila esker Arkaitz eta Miriam trikitilari iturendarrei, Urtziri, Iñaxio Mariri, Iraiari, Eñauti eta eguna antolatzen lagundu ziguten beste guztiei!

"Argazkiak" atalean duzue festako uneak biltzen dituen albuma. Gozatu eta indarrak bildu: oraindik ospatzeko egun asko geratzen dira eta!

11_bertute_2.urteurrena_dsc_0128_72.jpg11_bertute_2.urteurrena_dsc_0163_72.jpg

 
Bilera eguna
2008.11.13

imagen_443.jpgimagen_449.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zin egiten dugu azaroaren 8koa egun serioa izan zela. Bertsotan egin genuela eta Ataunen egin zen bileran erabaki irmoak hartu genituela. Azaltzerik izan ez zutenek akta web orri honetako argazkiak atalean topatuko dute.

imagen_451.jpg                                              

Goizeko ordu txikietan ere tabladura igo eta trikitilariei laguntzen. Hori duk bihotzetik kantatzea, Gurru!

Esan zuen norbaitek: 

...azken arrazoirik gabe

ez dakigu nola bizi...

 

Azken arrazoia zein den... Hori beste kontu bat da.

 
Hamaika bertute Duru trail
2008.07.31


duru3.jpg Joan zen igandean, uztailaren 27an, Hamaika bertuteko saiorik jendetsuena izan genuen, Oñatiko lurretan. 260 bat lagun bildu ziren, Duruko txaboletan (Arantzazutik gora), Duruko egunaren harira. Bikain aritu ziren bertsolariak, goiz eta arratsalde, erromeria egun betean. 

Goizeko 9ak. Arantzazu. Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Gorka Azkarate urretxuarra. ‘Hauek ze kristo ari dira hemen?’. Aldapan gora doaz behintzat, mendi bueltan. Ondo girotuta iritsi nahi dute eguerdi partetik aurrera Duruko txaboletan izango duten bertso zitara...

Guztia irakurri...
 
Arrigorriagako saioa
2008.03.10

Oihana Bartrak eta Jon Martinek bertso bazkaria egin genuen Arrigorriagako Ez dot sinesten taldearen aretoan. Giro bildua eta lagunkoia topatu genuen bertan. Geroan sinesteko modukoa...

Ez dot sinesten taldekoek bideo bat zintzilikatu dute youtuben. Saio ostean Martinek kantatutako abestia dago entzungai bertan. Hona linka:

http://es.youtube.com/watch?v=jWA7cjPwzIM# 

 
Dena alde izanda ere, galdu egin zuten Barandiaran-Muñoa bikoteak.
2007.11.16

        Ikaragarria izan zen pasa den larunbat eguerdian Ataungo San Martirio plazan gertatua.Barandiaran-Muñoa bikoteak dena alde bazuen ere 7sg-ren abantailaz Zulaika-Matxi bikote gaztea gailendu zen trontza apustuan. Lekua batetik, San Martirio plaza, ezaguna Barandiaranek lortutako trontza apustuengatik, duen egokiera eta aldapak, ongi ezagutu eta zukua ateratzen daki bere berezitasunei, erregistroa bikain aprobetxatzen daki, bertaratu zen bati entzun bezala, baina galdu egin zuten. Egurra berriz makala zen, Muñoarentat aproposa, badakigu berrobitarrak zer zailtasun, ezintasun, gabezi, ahulezi dituen,bertaratu ez zen bertako batek esango luken bezala, bestelako egurrekin, pago, haritz edo aglomeratua bezalako egur gogorragoekin, baina galdu egin zuten.

Guztia irakurri...
 
Muñoa eta Barandiaranek zarauztarrak txikitu dituzte
2007.11.14

muoa.jpg mantxi.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Muñoa-Barandiaran 22
Zulaika-Mantxi 21

Azaroaren 10ean burutu zen Hamaika Bertuteko hainbat kidek Tolosako Kantabriko tabernan hitzartutako apustua. San Martin eguna tarteko, milaka zalek eta kazetarik bete zituzten Ataungo kaleak. Giroa gori-gori zegoen goizetik, Mantxi eta Julen Zulaika, alde batetik, eta Unai Muñoa eta Aitzol Barandiaran bestetik, lehian ikusteko.

Apustuaren lehen zatia San Gregorioko frontoian jokatu zen, binakako pilota partidua, hain zuzen ere. Txarteldegian “ez dago sarrerarik” oharra zintzilik ikus zitekeen bi ordu lehenagotik. Katedrak lasartearra eta ataundarra jo zituen faborito lehen tantotik. Mila ehuni entzuten zen partida hasterako. Ez alferrik.

 

Guztia irakurri...
 
Haurrekin jolasean
2007.05.17

Gaur goizean, maiatzaren 16an, 11 Bertute Lasarteko Landaberri ikastolan izan da. Amaia Agirre eta Andoni Otamendi izan dira bertan kantatu duten bertsolariak. Olerkiaren astea ospatzen ari dira Landaberrin, eta horren barruan, hiru saio egiteko eskaera iritsi zaigu11 Bertuteko kideoi. Bertan izan dira Mikel Arrillaga, Uxue Alberdi, Mantxi, Amaia eta Andoni bertutekideak.

11-bertute-landaberri-ikast.jpglandaberri-kronika.jpg

 

Guztia irakurri...
 
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg