azala
 
Baina zuk ni galdu ninduzun
2009.05.31

manugoiogana.jpg
Manu Goioganak maitasun galduari idatzitako bertso sorta. Bidasoako bertsopaper lehiaketan hirugarren saria jaso du berriko sorta honek.

Doinua: Blowing in the wind

1)
Zuzena oker baldin badoa
dena ohi denez okertu,
hasiera ez zegoen hurbil
baina amaiera gertu…
Amaitu zela esan zenidan
nahiz eta ez ni baztertu
Entzun zintudan, onartu nizun
baina ez nuen ulertu!!
 
 5)
Pasatakoa ez oroitzeko
egin arren ahalegina
ikusten dudan une orotan
zure irribarre fina
hartu ohi diot lehenago hartzen
nion esanahi berdina
nahiz eta jakin jada ez dela
niri begira egina

 2)
Zenbateraino maite zintudan
zuk benetan bazeneki
hegan ez ziren galduko hainbat
ilargipeko olerki
errua antza, ez zen nirea
aditu nizun ederki
baina gaur egun errugabeak
ordaintzen du dena beti!!

6)
Oraindik topo egindakoan
sentitu ohi naiz arraro
zure begiak ez geratzean,
doazenean harago.
Ahazten saiatzen hasi orduko
maitatzen zaitut gehiago
eta ahaztu ezin denean
urrundu beharra dago!!
 
 3)
Zure babesak ekarritako
bizitzeko ahalmena
maitasun-grina, bizi-gogoa
indar ta itxaropena
denak joan ziren zure ondoan
damu-bidean barrena
zuk ni bakarrik galdu ninduzun
baina, nik, ordea, dena!!

7)
Horrexegatik abiatu naiz
gure herritik kanpora
berriro ere ez ekartzeko
gure txokoak gogora…
Gutxienean, behar dudanez,
nirekin dator denbora…
Bi ezin dira eta behintzat bat
egon dadila gustora!!
 
 4)
Begiak itxi ondoren ere
amesten nuen zurekin!
Ametsa bizi nahi nuen baina
zer egin biziarekin??
Utzin ninduzun lagun bezala
jarraitzekotan nirekin,
beraz, batera egon gintezkeen,
bai baina ez elkarrekin!!

8)
Azken finean egun dena da
galdu edo irabazi
Ahoa itxi arren barrutik
berriz egin dut garraxi
Nahiz ta gaztetan hasitakoa
bukatzen garaiz ikasi
kasu batzutan bukatzekotan
kasik hobe da ez hasi!!
 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg