|
2009.06.03 |
Julen Zelaietan "Bikini operazioari" buruz jarritako bertsoak. Bidasoako bertsopaper lehiaketan lehen saria jaso dutenak.
Doinua: Potajiarena (Bilintx)
1
Udaberrian sartu
eta holakotan,
berokian erantziz
eguzki berotan,
udarako arropa
luzitu asmotan
ez gaudenez nahi bezain
sasoiko askotan
horra zer gertatzen den
hamaika bertsotan.
|
|
2
Armariora joan ta
hantxe sesioa,
galtza motxak janztea
denen desioa.
Baina probatzen hasi
ta ze presioa!
Uda bistan dela ta
desilusioa:
hor hasten da bikini
operazioa |
7
Gantzik ikusi gabe
nahi bada sabela,
argi edukitzea
lehen erregela:
sakrifikazioak
merezi duela,
baina jakin behar da
gauza den bezela:
mirariak Lourdesen
izaten direla.
|
3
Hasierako shock-a
hain zital, hain bortitz,
segidan bihurtzen da
fede oneko hitz.
Gogo aldetik sobra
ta denboraz murritz...
Baina itxaropenak
laguntzen du aunitz...
Ai! Ilusioz soilik
argalduko balitz!
|
8
Arren uztailak bat-a
laster iristea,
ordurako argaldu
ta galtzak ixtea...
imajinatze hutsa
hain elegantea
ta inguruan mutil
babosoz betea...
Inoiz ez da bekatu
amets egitea.
|
4
Tamalez ez da hala
ta beraz penetan,
kontua konpontzeko
itxaropenetan
denak kiroldegira
eta denak dietan
urtean zehar lasai
metatuak bertan
Ala!, denak kentzera
bi hilabetetan.
|
9
Halere ikusten da
heltzean ekaina,
askori dietak nola
hartzen dion gaina.
Kilo batzuk kendu bai,
baina ez nahi haina.
Udaran borobildu
behar da hazaina.
Bada lortzen duenik!
Gutti dira baina.
|
5
Baina ongi atera
dadin apustua,
fundamentuz hastea
askoren juzkua.
Erabaki egoki,
on eta justua,
ondorioz, dietisten
sakela puztua:
maiatzean egiten
dute abuztua.
|
10
Nahiz dietak berez iraun
hiru hilabete,
asteburu aldera
bekatuak merke.
Tentazioak sarri
dabiltz aho eske.
Dieta hor dago baina
zertan hitza bete,
astelehenean berriz
hasi badaiteke?
|
|
6
"...Haragiari, ez gatz
ta ez baratxuri,
yogurt-ak azukrerik
gabe "buruzuri",
ez kafe, Coca cola
edo ogi guri..."
Normala da leitu ta
jartzea urduri,
dieta baino gehiago
zigorra dirudi.
|
11
Beraz inor ez bedi
sentitu etsita
uda badatorrela
pentsatzen jarrita.
Eguzkiak egiten
badigu bixita,
atera beharko da
(bertzerik ezin da...)
"bikini"aren faltan
"bi niki" jantzita.
|
|