|
2009.06.05 |
|

Egoitz Zelaiak Gripe Berriari buruz Le journal du Pays Basque, Euskal Herriko kazeta-ko Mintza gehigarrirako idatzitako bertsoak.
Ahairea : Sagutxo batzuekin
I
Dolipran-a, eztia
hartzen zen heinean
joaten zela uste
nuen gehienean,
baina albistegiek
diote finean
orai gripe berria
dugula gainean
ta ni aitzinekoa
kendu ezinean |
IV
Kutsakorra dela da
azken komeria
besarkadekin aski
dela alegia
Merkelek erranen du
ote den egia
Sarkozyk hartu balu
halako eria
kutsatuta legoke
Frantzia erdia |
II
Nire oroitzapena
ez badut hain laino
jaio nintzen unetik
eta egundaino
zerria muturretik
buztan puntaraino
probetsuzkoa zela
banekien baino
ez beraren gripea
baliatzeraino |
V
Zenbat jende fededun,
usai zaharreko
ipiniko zitzaigun,
umore txarreko
Aita Santua bera
horien tarteko
denbora faltan ukan
du dagoeneko
Musulmanen gerra bat
dela errateko |
III
Bilatze aginduak,
polizi ta lege
“zerriek behar dute
legearen mende”
aurka ipini zaie
horrenbeste jende
zerri oro izutu
zaigu hala fede
hiru txerritxoak ta
Porky bera ere |
VI
Jendea omen dabil
histeri betean
sendabideen xerka
hiztegi batean
zerrien gripe hori
bien bitartean
ulertua dut uzten
zaitula bakean
ez bazara aritzen
zerrien artean
|
|