azala
 
Ezpainetan laztandu dut
2009.07.13

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

1-Ezpainetan laztandu dut
marihuana petatxoa
ezkutuko ardo botila
zaharrari kendu kortxoa
gaur ez dut esperantza nahi
ez naiz izango zintzoa
popatik unibertsoa…
ni ja ez naiz umetxoa!
Nire buruan hustuko
dut nire azken kartutxoa
isuriko dut malko bat,
idatziko dut bertsoa
zakarretara joango den
sentimenduen multzoa.

4-Txikitatik eduki dut
familia bat bikaina
ama, ama…beti ama
hiztuna eta liraina
aita, ona nahiz ta sarri
gorritu lepoko zaina
ta guzti horren ordaina
mespretxua ta iraina
garai batean bizitzak
nola hartu zidan gaina
askotan huts egin nien;
ez ditut merezi baina
gabon gauen batera
edango dugu txanpaina.

2-Marra kronologiko bat
besterik ez da bizitza
haurtzaindegian hartua
koloretako lapitza,
ikastolan kolpe batzuk
subjetua ta aditza,
fakultatean speecha,
gauean maitasun hitza
ta orain isiltasuna
Coca-cola ta sandwicha
alfer-alferrik banio,
banintza eta balitza
bakoitza hautatzen dugun
bide horretan gabiltza.
5-Izakiok omen dugu
maitemintzeko mania
pozez dir-dir eta dar-dar
jartzeko begininia
erritmo berean dantzan
bi bihotzen sinfonia
ta heltzen da monotonia,
bihurtzen gara momia
errutina, haserrea,
nekea ta agonia
nik ez dut nahi bizitza bat
eromenez eskainia
baina eskertuko nuke
gosaritan konpainia.
3-Inguruan falta zaizkit
garai bateko lagunak
ukendu hainbeste kolpe
baitakar laguntasunak
gehiegi aldatu dira
le(he)ngo argazki albumak
denak bikote haurdunak,
fidelak ta fededunak;
badatoz bezperak baina
badoaz biharamunak,
telefono dei baten zai
igarotako egunak
buruko ile zuriak
ote dira errudunak?

6-Salduko nuke burua,
salduko nuke etxea,
salduko nuke gorputza,
salduko nuke kotxea,
salduko nuke arima,
saldu nire ohatzea!
Umetako pelutxea,
amaren baba eltzea,
oroitzapen on apurrak
ta munduak barkatzea…
salduta nengoke baina,
trukean ez erotzea
ta bihar esnatzerako
ezer ez gogoratzea.
 
Hurrengoa >
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg