azala arrow partaide izan nahi?
 
partaide izan nahi?
2007.05.08

HAMAIKA BERTUTE taldean sartzeko bete beharreko baldintzak:

1.    TALDEAREN FILOSOFIA

-Bertsogintzak erakarrita, zenbait kezka eta gogok eraginda elkartu garen zenbaitek osatzen dugun taldea da Hamaika Bertute.
 -Bertsoa protagonista izango den edozein saiotan parte hartzeko prest gauden bertsolari eta gai-emaileok osatzen dugu.
-Talde anitz honek baldintza duinak eskatzeaz gain bertso saio duinak eskaini nahi ditu.


2.    BETE BEHARREKO BALDINTZAK


-Hemezortzi urte edo gehiago izatea.
-Talde honetan sartzeko hogei euro jarri behar dira.
-Bertsolari edo gai-emaile bakoitzak hogeita bost euro kobratuko ditu saioko. Hogeita bost horietatik bost euro taldearen diru poltsara joango da.
-Barne funtzionamentua email bidez egingo denez, parte hartzaileei jarraipen zehatza egiteko eskatzen zaie. Horretarako aukerarik ez dutenek taldekideren batekin jarri beharko dute harremanetan edo telefono bidez informatzeko ardura hartu beharko du.
-Hamaika Bertute taldeak zuzendaritza moduko bat du, “taldearen motorra” deritzona. Talde horrek zenbait eskumen ditu, aurrerago jakinaraziko zaizkizuenak.
-Parte hartzaile berriari zuzeneko harrera egingo dio taldearen motorrak egoki ikusten duen egun eta lekuan.
-Parte hartzaile berriak garbi izan behar du sei hilabetero taldearen motorra berritzen joango dela, eta bertan parte hartzeko prest egon behar duela.
-Taldeko telefono mugikorra hilero aldatuko da eskuz. Dei eta eskakizunei modu egokian erantzuteko prest egon behar du parte hartzaile berriak.
-Saio baterako baiezkoa eman eta azken orduan joaterik ez balu, bertsolariak edo gai-emaileak berak aurkitu beharko du ordezkoa.
-Azkenik, parte hartzaile berriak garbi izan behar du Hamaika Bertuten sartzeko betebehar eta erantzunkizun batzuei erantzun beharko diela. Autogestioan oinarritzen den taldea izanik, denon parte hartzea eta ardura ezinbestekoa da gauzak ondo egin daitezen.

Taldean sartzeko idaz ezazu mezu bat  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidera honako datuekin:

Izena, bi abizen, adina eta herria. 

 
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg