|
2009.02.18 |

Ni-tik gu-rako jauzia ez da erraza. Bertsolaritzan ere ez. Bertsoa da garrantzitsuena esaten dugu, eta edozein ekimenen aurrean hau bertsolaritzarentzat ona ote da? galdetzen ikasi dugu. Hala erakutsi digute, eta eskerrak. Baina egoa ez da kaiola batean itxi daitekeen txoria, eta hegoak ebaki banizkio, auskalo.
|
|
Guztia irakurri...
|
|
2009.02.16 |
|
Alkondara, soineko, galtza, kantzontzillo eta kulero beltzak soinean. Gitarra ere beltza zen, galtzerdi. Lutoa? Baita zera ere! Festa! Eta handietakoa! Kordobesen txapela jantzi eta, krabelina bihotzean, bertso-flamenkoa egin genuen. Doinu rockeroetan kantatu genuen,doinu berezietan, doinu beti-betikoetan. Izan genituen bertso-paperak, literatura, dantza, trikitixa, une gozoak, umoretsuak, kritikoak... Aitzolen hitzarekin bakarrik definitu liteke: ANTOLOGIKOA. Egia da zutik jarri ziren gehienak lagunak genituela, baina... nolako ilusioa egiten duen!
|
|
|
Santa-poteo mundiala Getarian! |
|
2009.02.13 |
|
 Batzuek esango dute sakrilegioa egin genuela: Santa Eskean eskatu genuen bakarra zerbeza izan zen zen, eta musika jaisteko, koplatan egin behar genuela eta. Arrantzaleen artean baserritar jantzita santa-poteoan ateo kuadrilla. Kinki eta kanka makilarekin Getariako aldapa pikoetako adokinetan. Mila esker Harraldekoei jarritako afariagatik!! Ohitura zaharra aldatu genuen, baina ohitura berriak sortu asmoz: datorren urtean berriz!! Irudi guztiak argazkiak atalean dituzue!
|
|
|
Bertso-saio berezia Zizurkilen |
|
2009.02.11 |
Datorren larunbatean, otsailaren 14an, Hamaika Bertutek bertso-saio berezia egingo du Zizurkilen. Egoitz Aizpuru arituko da gai-jartzaile lanetan eta, haren aginduetara, Iņaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Unai Muņoa, Amaia Agirre eta Aitzol Barandiaran.
Eta esango duzue, berezia, zergatik?
-Ez direlako hasierako agurrarekin hasiko
-Bat bateko bertso-musikatuak izango direlako
-Bertso-paperak kantatuko eta banatuko dituztelako
-Bertso zahar ederrak ekarriko dituztelako ahora
-Ariketa bereziak egingo dituztelako
-Testu literariorik izango delako
-Dantza egingo dutelako (dantza?????? bertsolariek?????)
-Elegante joango direlako (elegante?????? bertsolariak??????)
ESPERIMENTUAK GASEOSAREKIN, baina ardo beltzarekin nahastuta.
GONBIDATUTA ZAUDE!
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
| Emaitzak 11 - 15 of 82 |