azala
 
Albokoari begira
2008.11.26

miradas.jpg
Txapelketatan ohikoak izaten dira epaileen lanari buruzko esne-berriketak: honi puntuak puztu dizkiotela, hark gehiago merezi zuela, penalizatu bai baina saritzen ez dakitela... Baina gaur ez dut epaileen epaiaz hitz egin nahi, publikoaren epaiaz baizik, epai publikoaz.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Larrabatzuko saioan parada polita izan zen epai publiko hori neurtzeko. Zuriñe Iarritu gai jartzaileak bakarkako gaia planteatu zenean hasi zen mekanismoa martxan: “Gaua da eta etxean zaude lasai-lasai. Bat batean, eztanda ikaragarri batek etxea dantzan jarri du”. Entzuleen artean urduritasuna suma zitekeen: eskuari eraginez “puuuufa!!” egiten zuten batzuek; “bustiko dira?”, galdetzen zuen besteren batek, eta izan zen “bueno, gas leherketa bat ere izan daiteke, ez?”, proposatu zuenik, bertsolariaren larru larrian jarrita.

Guztia irakurri...
 
Altzari ere ez
2008.11.25

malostratos1.jpg

Iaz egun berean argazki bera jarri genuen, baina aurten ere ez dugu ez jartzeko motiborik topatu. Andu Lertxundiren hurrengo nobelako pasarte bat hemen. Inork bertsorik bidali nahi badu, badakizue: www.hamaikabertute.net-en pozik jasoko ditugu:

 … gizonezkoei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten unetik nik uste, neska hori nirea izango duk erabakitzen dutenean ez dute etsitzen pieza ehizatu arte, hori da hitza, ehizatu, eta senarrak jipoitzen ninduenean, ez nintzen pieza ere, altzari bat baino gutxiago nintzen, ez nintzen ezertarako ezer, berorrek inoiz izan du altzari bati joka eta ukabilka hasi den gizonezkoren baten berririk?, ez noski, nola ba, baina kontua da senarrak jotzen ez ninduenean ere altzari bat baino gutxiago nintzela, altzari bati ez diozu mespretxuz begiratzen, destainaz hitz egiten, nazkaz entzuten, altzari bati zapia pasatzen diozu hautsa kentzeko, olioa ematen diozu aldian behin, edo pipien kontrako botika, baina ezta hori ere, senarrak ez zidan altzari bati eman ohi zaion tratua ere opa, eta nik diodana, zerk egin nau logelako mahaitxoa baino ezgauzago, berorrek badu horren erantzunik?

 
Bilera eguna
2008.11.13

imagen_443.jpgimagen_449.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zin egiten dugu azaroaren 8koa egun serioa izan zela. Bertsotan egin genuela eta Ataunen egin zen bileran erabaki irmoak hartu genituela. Azaltzerik izan ez zutenek akta web orri honetako argazkiak atalean topatuko dute.

imagen_451.jpg                                              

Goizeko ordu txikietan ere tabladura igo eta trikitilariei laguntzen. Hori duk bihotzetik kantatzea, Gurru!

Esan zuen norbaitek: 

...azken arrazoirik gabe

ez dakigu nola bizi...

 

Azken arrazoia zein den... Hori beste kontu bat da.

 
Arrantzalea nuen senarra
2008.10.30

agirre_amaia.jpg

2008ko Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan 1. saria jaso zuten bertsoak.

Doinua: Itsaso hori dago zatarra

Guztia irakurri...
 
Gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Emaitzak 21 - 25 of 82
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg