azala
 
Kolapsoa baletor?
2008.10.22

eizagirreestitxuhanditan.jpg

Estitxu Eizagirrek "garialean" egindako gogoeta interesgarria.

Itamar Even Zohar pentsalari israeldarraren "polisistemen teoria"n oinarrituta, bertsolaritzaren polisistema aztertu du, eragile anitzek elkarrengan duten eragina aztertuz eta hipotesiak eginez.

IRAKURRI BEHARREKOA, dudarik gabe!

Sarrera
Bertsolaritzan aurrera begira etor litekeen korapilo handienetakoa askatzen lagun dezakeen teoria bat bada, polisistemena (Even Zohar, 1978). Zakar esanda, Polisistemen Teoriak kultur fenomenoak sistema gisa ulertzen ditu, zeinetan hainbat faktorek (produzitzailea, kontsumitzailea eta hauen artean dauden erakundea, merkatua, errepertorioa eta produktua) elkar eragiten duten –adibidez, bertso bat baloratzeko, sistema osoari begiratzen dio, ez metrikari bakarrik–. Teoriaren beste oinarri bat da edozein kultur sisteman beti daudela geruza desberdinak, gizartean bezala. Erdiguneko edo muineko geruza da kanonizatua, zilegitasuna duena, erakundeek mantentzen dutena... eta periferiako geruzak, berriz, muinekoarekin etengabeko konpetentzian daude.

Guztia irakurri...
 
Bertso eskolen IX. topaketa
2008.10.16

71-3.gif

 

BERTSO ESKOLAK  DONIBANE LOHITZUNERA!!!

AZAROAREN 15-16an

EGITARAUA:

 Azaroak 15
10,00: Hitzordua Hendaiako tren geltokian.
10,30: Ziburuko Pierres Larzabal Kolegioan lo lekua antolatu
11,30: Bertso-poteoaren abiatzea Ziburuko Tana Ostatutik
13,30: Bazkaria Jai Alain
17,00: IPARRALDEKO BERTSULARIEN TXAPELKETAKO FINALA

 Ondotik... Solasa, afaria, eta nahi diren guztiak.

 Azaroak 16

Bertan gosaldu eta etxera buelta.

Guztia irakurri...
 
Joko Olinpikoei jarritako bertsoak
2008.08.07

beijing-2008-logo.gifUxue Fernandezek Beijingo joko olinpikoen harira jarritako bertsoak.

Zeuk ere bidali ditzakezu!!! Idatzi Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidera.

Atenasetik Beijing-eraino
emanaz pauso tinkoak
kirolariek lortu asmotan
bizitzako exitoak
egin dituzte entrenamendu
gogor, sistematikoak,
ta amaiera bertan duenez
lau urteroko zikloak
mundu osoan dira hizpide
berriz Joko Olinpikoak

 

Guztia irakurri...
 
Hamaika bertute Duru trail
2008.07.31


duru3.jpg Joan zen igandean, uztailaren 27an, Hamaika bertuteko saiorik jendetsuena izan genuen, Oñatiko lurretan. 260 bat lagun bildu ziren, Duruko txaboletan (Arantzazutik gora), Duruko egunaren harira. Bikain aritu ziren bertsolariak, goiz eta arratsalde, erromeria egun betean. 

Goizeko 9ak. Arantzazu. Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Gorka Azkarate urretxuarra. ‘Hauek ze kristo ari dira hemen?’. Aldapan gora doaz behintzat, mendi bueltan. Ondo girotuta iritsi nahi dute eguerdi partetik aurrera Duruko txaboletan izango duten bertso zitara...

Guztia irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Emaitzak 26 - 30 of 82
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg