azala
 
Zer litzateke bertso Ying bat? (Estitxu Eizagirre)
2008.07.02

ying.jpg

 

 Estitxu Eizagirrek Argia astekarian idatzitako artikulua.

Yang. Maskulinoa-distira-konkretua-kontzientea-pentsamendua.
Ying. Femeninoa-opakoa-sotila-inkontzientea-sentimendua.

”Gure Mendebaldeko kulturan, yang munduarekin identifikatzen gara: konkretua, fisikoa eta materialki demostragarria den oro ulertzen dugula uste dugu. Emaitza ukigarriak eta pentsamendu intelektualak du indarra, eta sinesmen eta ohitura horretara makurtuta gaude gizon zein emakumeak”. (Laura Gutman, Puerperios y otras exploraciones del alma femenina).

Guztia irakurri...
 
Hamaika bertso plazara (Matraka)
2008.06.27
Urte eta erdi igaro da hainbat bertsolari eta gai-jartzailek Hamaika Bertute ekimena sortu zutenetik bertso saioak antolatzeko.

«Antolatzaileek telefonoz deitzen dute edo posta elektronikoz idazten dute, eta orduan, telefonoaren ardura daukanak jasotzen du non den, noiz eta zelako saio mota den. Ondoren, kide guztiei egiten die dei, eta gertu dauden bertsolari guztien artean antolatzailearen, saio eraren edo lekuaren irizpideak jarraitzen dira», azaldu du Egoitz Aizpuru Hamaika Bertuteko kideak. Urte eta erdian hamaika dei eta posta mezu jaso dituzte Hamaika Bertuteko bertsolariek eta gai-jartzaileek; izan ere, bertso saioak ere hamaika izan baitira urte eta erdian, 200 bat inguru.

filan.jpg
«Bertsolaritza espazio berrietara zabaltzea zen asmoa, eta horren bidez, hainbat jenderi saioak antolatzeko aukera eskaintzea, eta guk ere kantatzeko aukera edukitzea», dio Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak eta Hamaika Bertuteko kideak. Hamaika Bertuteko kidea da Andoni Otamendi bertsolaria ere, beste 43 kiderekin batera, eta bertso saioak antolatzeko gogoz zegoen jendeari eta alderdi ekonomikotik saio bat antolatzeko aukerarik ez zutenei antolatzeko aukera eman diela dio, ekimenaren bidez antolatzaileek 25 euro ordaintzen baitituzte partaideko. Alderdi ekonomikotik ez ezik, bestelako erraztasunik ere eman duela Hamaika Bertutek uste du: «Dei batekin bertsolaritzarekin komunikatzeko erraztasuna eman diegu sekula saio bat antolatu ez dutenei eta inguruan ezagunik ez zutenei ere».
Askotariko saioetan ari dira bertso kantari. Beńat Gaztelumendi bertsolari eta ekimeneko partaidearen arabera, «gehienak poteo girokoak eta bertso bazkari edo bertso afari formatu ez formalekoak izan dira. Dena dela, uste dut bertso saio bakoitzak badaukala bere historia, eta bertso afari guztiak ezin dira konparatu. Gazteentzako saioak izan dira, batez ere. Entzuleak eta bertsolariak adin bertsukoak izaten gara askotan, hori da saioek duten ezaugarri nagusia».

Guztia irakurri...
 
Asteko argazkia ez da astekoa izango
2008.04.02

Hamaika bertuteko kideok egin genuen azken bileran "Asteko argazkia" asterokoa ez izatea erabaki genuen. Edo nahiago baduzue, guretzat asteak orain artean baino luzeagoak izango dira... Hilabetekoak batzutan, 37 egunekoak bestetan... Nork daki. iinork argazkiren bati buruzko bertsorik egiten badu (taldekideren baten zein beste edonork), orduan eskegiko dugu eta denen eskura jarri.

Hala ere, eta gure jardunaren ardatzetako bat umorea denez, ezin, bada, hemen jarri gabe utzi taldeko postara iritsi zaigun bertsoa. Izan ere, azken argazkia duela pare bat hilabete eskegi genuen: Bilboko Zazpi Katu gaztetxearen itxierari buruzkoa zen, eta "Asteko argazkia" izenarekin ikus dezakezue oraindik... Gorka Urbistondo ohartu da gure astea luzatzen ari zela eta... hara zer bidali digun!!

 

Lotsari aurre eginaz
mugituko det mingaina,
lotsagabekeria bat
izango da igual baina,
Manuren bertso parea
iruditzen zait bikaina,
baina bertso honekintxe
sartu nahi dizuet kańa
asteko argazkia jarriz
ta hilabete alajaina
katu horri honezgero
egin zitzaion usaina!!!!!

 

Zer esango diogu... Arrazoi duela!!!

 
Arrigorriagako saioa
2008.03.10

Oihana Bartrak eta Jon Martinek bertso bazkaria egin genuen Arrigorriagako Ez dot sinesten taldearen aretoan. Giro bildua eta lagunkoia topatu genuen bertan. Geroan sinesteko modukoa...

Ez dot sinesten taldekoek bideo bat zintzilikatu dute youtuben. Saio ostean Martinek kantatutako abestia dago entzungai bertan. Hona linka:

http://es.youtube.com/watch?v=jWA7cjPwzIM# 

 
Gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Emaitzak 31 - 35 of 82
 
 Diseinua: anttonio.net  
  692 71 57 44
  Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu  
menua
azala
nor gara gu?
printzipioen deklarazioa
agenda
saioetako kronikak
pandoraren kutxa
eztabaidagunea
badut lagun bat...
partaide izan nahi?
harremanetarako
kamisetak salgai
asteko argazkia
argazkiak
agenda
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gertakizun berri bat bidali Gertakizun berri bat bidali
Ez dago gertakariik.
pandoraren kutxa
Ezpainetan laztandu dut

jokinlabayen.jpg
Jokin Labayenek idatzitako bertso-sorta.

Bizitza
ez delako
beti
aldapapa
behera
izaten....

Doinua: Egun on Euskal Herria

Guztia irakurri...
 
interesgarria
prentsadosierra.jpg