|
2007.12.10 |
|
Barrenkale, Artekale eta Goienkale. Euskal sorkuntzaren hiria osatzen duten hiru kaleak. 4 eguneko bizia duen hiria. 4 eguneko bizia du, bai, baina euskal ekoizpena urte osoan bizi dela erakusteko balio omen du.
Durango. Euskal literaturaren eta musikagintzaren eskaparate? Euskal sorkuntzaren simulakro? Kultureten topagune? Idazle frustratuen pasealeku? Euskal kulturako yet-setaren pasarela?
Bidali zure bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!
Gure hizkuntza zoragarriak
ez dezan egin koloka,
aska dezagun gure kulturak
zintzurrean duen soka,
euskeraz irakurri ta idatziz
egin behar da borroka,
Abendua iristen denean,
gabonak atean joka,
har dezagun euskaraz liburu bat
irakurtzeko erronka,
horretarako paregabea
da Durangoko azoka.
Turbix (2007-12-10)
Doinua: Abokatuak abixatu dit
|
|
2007.12.04 |
|

Bagenekien argazki kamarek errealitate puskak harrapatzen zituztela.
Baina, noiz, noiz garatu zen teknologia fikzio puskak harrapatu ahal izateraino?
Bidali zure bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera.
Herria kartzelara,
non du grazia?
horra "justizia"ren
injustizia.
Demokrazia,
igartzen da bai dela
Francok hasia.
|
Lau zenbakiren bueltan
mila problema,
hau da sumario bat
kentzen duena,
eta txarrena
dakigula ez dela
izango azkena.
|
Lau zenbaki berrogei
eta sei preso,
ta Espainian bozka
pila bat jaso
ahal dute akaso.
Eurek ere badute
nahiko arazo. |
Herri zahar honen alde
lan egiteak
kartzelan zabaldu ohi
ditu ateak.
Eta pakeak
iristeko beharko
ditu urteak.
|
Kolpe honek ezin gaitu
gaur utzi grogi,
horixe nahi dutela
dakigu ongi.
Eta danori,
besarkada bat eta
muxu bat tori: |
Mikel Arrillaga (2007-11-05)
Doinua: Hiru trukurena
|
|
|
|
2007.11.26 |
|
32 urte. Hil zela. Agintean gehiago eman zituen.
Zenbat denbora behar dute zauriek ixteko? Segundu batean hartutako kolpearen minak zenbat segundo behar ditu joateko? Eskuineko eskua luze. Ezker ukabila zutik. Eta bi besoen artean buruak.
Pertsona bakoitzak du bere itzala. Normalean, eguzki izpiak behar dira gure silueta beltza lurrean marrazteko, baina badira batzu-batzuk (cara al sol denbora gehiegi pasatakoak, akaso), lurpean egonik ere itzal handia uzten dutenak.
Noiz arte laztandu beharko dugu Francoren itzala?
Memoria. Gogoratzeak min ematen du, baina ez gogoratzeak ahanzturara garamatza.
Bidali zure bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera.
"España bat haundia
bat ta bakarra"
hainbeste urtetako
zure marmarra
ai Patxi zaharra
txarra izaten ez zinen
batere txarra.
Hura txorakeritan
ez zen ibiltzen
asko saiatu arren
askotan hiltzen
ohean hil zen
guk hargatik ez dugu
begirik biltzen.
Ze 18 J
ze 20 N
ze faxista ustel ta
Frankistaseme
dabilen ene!
bizirik daude eta
gabiltzan erne.
Zu hilda Bahamonde
malapartatu
Frankismoa gurean
ezin ukatu
nahiz ta aldatu
etzen bukatu eta
ez da bukatu.
Ion Ansa (2007-11-27)
Doinua: "Lapurrarena", "Hiru Truku II" diskokoa.
|
|
|
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna |
|
2007.11.23 |
|
Datorren igandean, azaroaren 25ean da
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Eguna.
Elgoibarko Haizea Emakume Taldekoek
bertso bat eskatu digute egun horretarako,
salaketa gisa:
Txikitan ipuin guzti-guztiak
hasi ohi ziren "behin baten",
eta ni ere saiatu nintzen
zure printzesa izaten:
printzesa polit, printzesa umil,
printzesa barrua jaten...
eta Romeo iletik tiraz
"puta bat zara" esaten.
Gorde itzazu printzekeriak
ipuinik ez dut jasaten:
zure eskuak ez dizulako
eskubiderik ematen.
Uxue Alberdi (2007-11-23)
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
| Emaitzak 41 - 45 of 82 |