|
|
|
|
|
Dena alde izanda ere, galdu egin zuten Barandiaran-Muñoa bikoteak. |
|
2007.11.16 |
|
Ikaragarria
izan zen pasa den larunbat eguerdian Ataungo San Martirio plazan
gertatua.Barandiaran-Muñoa bikoteak dena alde bazuen
ere 7sg-ren abantailaz Zulaika-Matxi bikote gaztea gailendu zen
trontza apustuan. Lekua batetik, San Martirio plaza, ezaguna Barandiaranek
lortutako trontza apustuengatik, duen egokiera eta aldapak, ongi
ezagutu eta zukua ateratzen daki bere berezitasunei, erregistroa
bikain aprobetxatzen daki, bertaratu zen bati entzun bezala, baina
galdu egin zuten. Egurra berriz makala zen, Muñoarentat
aproposa, badakigu berrobitarrak zer zailtasun, ezintasun, gabezi,
ahulezi dituen,bertaratu ez zen bertako batek esango luken bezala,
bestelako egurrekin, pago, haritz edo aglomeratua bezalako egur
gogorragoekin, baina galdu egin zuten.
|
|
Guztia irakurri...
|
|
Muñoa eta Barandiaranek zarauztarrak txikitu dituzte |
|
2007.11.14 |
|
Muñoa-Barandiaran 22
Zulaika-Mantxi 21
Azaroaren 10ean burutu zen Hamaika Bertuteko hainbat kidek Tolosako Kantabriko tabernan hitzartutako apustua. San Martin eguna tarteko, milaka zalek eta kazetarik bete zituzten Ataungo kaleak. Giroa gori-gori zegoen goizetik, Mantxi eta Julen Zulaika, alde batetik, eta Unai Muñoa eta Aitzol Barandiaran bestetik, lehian ikusteko.
Apustuaren lehen zatia San Gregorioko frontoian jokatu zen, binakako pilota partidua, hain zuzen ere. Txarteldegian “ez dago sarrerarik” oharra zintzilik ikus zitekeen bi ordu lehenagotik. Katedrak lasartearra eta ataundarra jo zituen faborito lehen tantotik. Mila ehuni entzuten zen partida hasterako. Ez alferrik.
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
2007.11.12 |
|

Bertsotan nahiz bizitzan emakumeok asko pentsatu eta hitz egin dugu gure emetasunari buruz. Baina, eta GIZONTASUNA zer?
Emakundek gizontasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, gizonezkoek beren tasunaz gogoeta egin dezaten eta berdintasunaren aldeko lanean zer paper eta nola joka dezaketen aztertzeko.
Erraza al da gizon izatea? Zer da gizontasuna? Eta gizonkeria? Zer ezaugarri eskatzen zaizkio gizonari gizon izateko? Zer nolako heziketa jasotzen du gizonak? Nolakoa da bere sozializazioa? Zer espero da "gizon" portaeratik gizarteko hainbat arlo eta egoeratan? Berdina al da gaur egungo gizonari eskatzen zaiona eta duela belaunaldi bat edo bikoei eskatzen zitzaiena? Zertan aldatu da?
Gizon portatu. Euskaldunon artean asko erabilitako esaldia. Zer du atzean?
Idatzi zure bertsoak
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera!!!
Hezi garenok diferentziak
berezko diren ustean,
hazi nahi dugu gizaki denen
koloreen kontrastean.
Gizonak sendo, emakumeak
goxo... eta hainbestean!
Sexu artean zein alde dago
-zein batean, zein bestean-
gure kulturak ezarritako
mozorroa eranztean?
Argi behar du: nahiz ta orohar
dugun desberdin samarra
inguruaren pertzepzioa,
sentsibilitate marra,
ez da inoren patrimonio
sentimentua, negarra...
Guztiok dugu bizitza bizi
eta ulertu beharra.
Bi ikuskera dauzkagu, baina
mundu bat eta bakarra.
Gizon guztiok ezin diogu
beti negarrari eutsi,
sentsible puntu hori duenak
zergatik ez erakutsi?
Neska gogorrak ere badira,
ta hobe mitoak hautsi;
emakumeak edo gizonak...
aurreiritziak utzi!
Karrozeria dugu ezberdin,
gainontzean ezer gutxi.
Iñaki Gurrutxaga (2007-11-13)
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
Gustura esperimentatuko nuke (Beñat Gaztelumendiren gogogeta) |
|
2007.11.07 |
|
Bai, Jokin, ni ere apuntatuko nintzateke. Nik ere gustura ikusiko nuke bertsolaria taberna txiki batean, talde txiki baten aurrean kantatzen. Eta gustura esperimentatuko nuke, gainera.
Gustura esperimentatuko nuke, esate baterako, bertsoaren oinarrizko moldeak apurtzearekin. Nik ere hitz egiten dut bertsolaritzaren inguruan lagunekin, eta askotan esan izan didate nahiko urrunekoa iruditzen zaiela guk barrutik bizi dugun hau. Eta pentsatu nuen arazoa zela agian ez dugula beti barrukoa ateratzen. Bertsotan hasten garenean, bukaera pentsatzen dugu lehendabizi, eta, normalean, urteetan zehar hartutako automatismoak erabiltzen ditugu horretarako. Askotan, ordea, automatismo horiek ez digute uzten gure benetako aurpegia agertzen; hesi bezala funtzionatzen dute. Hori oso nabarmen geratzen da, adibidez, eskolarteko liburuak begiratzen hasiz gero, bertso askotan bertsolariak benetan pentsatzen duenaren ordez politen geratzen dena esaten baita (eta nire bertso asko dira horren adibide).
|
|
Guztia irakurri...
|
|
| | << Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
| | Emaitzak 46 - 50 of 82 | |
|
|
|
|