|
Pasamontañas baten atzean |
|
2009.05.15 |
|
Urko Egañaren bertso-sorta.
"Duela zenbait urte eginiko bertso-sorta honek, gure herriak oraindik ere bizi duen egoera politikoaren ezkutuko ikuspuntu bat azaltzea zuen helburu. Garaiak aldatu dira, baina egoera, ez da askorik aldatu, ez da nabarmentzen behintzat"
Urko Egaña
|
|
Guztia irakurri...
|
|
2009.05.13 |
|
Iñigo Segurola paisajistari egin nion elkarrizketa batek eman dit zer
pentsatua. Paisajismoa artea ote den galdetu nionean, bere burua
artistatzat ote duen galdetu nionean, ez zuen bi aldiz pentsatu: «Beti
besteren aginduetara dabilena ezin da artista osoa izan», erantzun
zidan. Arreta findu nuen: «Izatekotan, arte aplikatua da paisajismoa. Inguruan
dauden artistek erabiltzen dituzten baliabideak ezagutzen ditugu, eta
eredu horiei jarraituta, aplikatu egiten ditugu. Niretzat arte
hitzak esanahi handiagoa dauka: artea bizitzaren aurrean ikuspegi berri
bat izatea da; ideiak beste modu batean azaltzea, plazaratzea...
Sortzen dugu, baina beti bezero baten mende, eta bezero baten mende
sortzen duzun momentutik ez zara aske. Enkarguz sortzen duen artistaren
antzekoak ginateke. Artistak, benetakoa bada, ez du bezerorik, berak
nahi duena egiten du, aske da». Eta errepikatu egin zuen: «Bezeroentzat
lan egiten dugun bitartean ez gara artista osoak izango».
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
2009.04.30 |
Abenduaren bata, astelehen,
bilakatu zinen lanbro.
Irratietan hil-kanpai hotsa:
bele beltzen kontrabando.
Bene-benetan uste genuen
ez zinela inoiz joango.
Baina joaten utzi genizun
ta egin genuen ondo:
hegoak moztu bagenizkio
ez zen txoria izango. |
Txantxangorrien txorrotxioa
entzun zenuen goizean;
hura irentsi eta oihartzun
egin zizun ahotsean.
Zure hizkuntza sortu zenuen
gitarraren babesean;
eta ipini genitunean
belarriak bihotzean
mundu oso bat jaso genuen
zure soinu bakoitzean. |
Mikel Laboa, Mikel Lanbroa:
behelainorik finena.
Astelehen hura, hasperen hura:
bihotz baten atsedena.
Zure ahotsak dantza egingo du
lur bustietan barrena...
Egunsentian laino itxiak
estali ezkero dena,
goizeko lehen ihintzetan edan
behar dut zure izena. |
Uxue Alberdi
Doinua: "Itsasoari begira"
|
|
|
2009.04.13 |
|

Uxue Fernandezek Martxoan Bertsoa egitasmoko bertso-musikatuen emanaldirako idatzitako bertso sorta.
Doinua: Mendian gora haritza
|
1) Etxetik
lanerakoan
lanetik
etxerakoan
lau gurpiletan
hor ibiltzen naiz
etorri ta joan;
Donostiara
saltoan
Madril-Irun
delakoan,
nahi ordurako ez
da bukatzen
N-1 autoan! |
2) Beasainera
heltzean
lehen
bidegurutzean
nahiz eta “ceda
el paso” dion
kamino ertzean,
sarri arrisku latzean
ai, zenbat
kamikaze han!
Intermitente ta
freno gabe
dabiltzan kotxean
|
| |
|
|
|
Guztia irakurri...
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
| Emaitzak 6 - 10 of 82 |